Nahaste errazemiko

Nahaste errazemikoa edo errazematoa da bi enantiomeroen kantitate berdinarekin egindako nahastea, argi polarizatuaren planoa desbideratzen ez duena nahiz eta banakako estereoisomeroak optikoki aktiboak izan, hots, nahastea optikoki geldoa da[1].

Nahaste errazemikoak izendatzeko hainbat aurrizki usatzen dira: (±)-, dl-, rac- edo racem- eta RS/SR. Adibidez, (±)-2-klorobutanoa, rac-2-klorobutanoa eta (RS)-2-klorobutanoa edo (SR)-2-klorobutanoa

  1. Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea 1996, 569-573 or. ISBN 84-86967-71-6. PMC 431201681. (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search